Prozesuaren parte izan
Galdera azkarrak
2024. urtean hasi genuen gaur egun “JOSI, Bizkaia eta euskerea” izenez ezaguna den euskalgintzako eragileen arteko lankidetza aukerak sortzeko elkargunea. JOSIk Bizkaian euskalgintzan ari diren eragileen elkargune eta plataforma izan nahi du. Lehengo urteko hastapenetatik indartu, zabaldu eta eraginkorrak izango diren lankidetza-proiektuak eratzeko tresna izan nahi du. Horretarako, jardunaldi irekiak, lankidetza-saioak eta atari digitala izango ditugu, ideiak sortu, partekatu eta lankidetza-proiektuak sortzera bideratuta egongo direnak.
JOSIren 2025. urteko plangintzari jardunaldiak eman zioen hasiera, eta hurrengo hilabeteetan deialdi ezberdinak egingo ditugu, eragile arteko ideia-proiektuak diseinatu, eratu eta sustatzeko asmoz. Euskalgintzaren haria katebegi bihurtu eta sarea elkarrekin josi dezagun, euskereatik geuretzako. Gaurko jardunaldian 20 eragile ezberdin elkartu gara, JOSIren jaiotza omendu eta elkarrekin lanean ekiteko asmotan. Elkargune hau euskalgintza ari zareten eragileekin elkarlanean hasteko aukera paregabea dugu eta guztion indarrak batu eta Bizkaian euskararen alde lanean jarraitzeko aukera ona dugu.
Bide honetan, Bizkaiako Foru Aldundia elkargunea dinamizatu eta eragile arteko lankidetzak sustatzen eta errazten arituko da lanean, beste urtebetez. Proiektuaren berri izan nahi baduzue, https://euskalgintzarenataria.bizkaia.eus/eu/ atarian izango duzue informazio gehiago.