o

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Pribatutasun politika

DATUEN BABESA

Datuen babesa pertsona fisiko guztiek duten oinarrizko eskubidea da.

Eskubide horrek esan nahi du edozein pertsonak kontrola dezakeela bere datu pertsonalen erabilera.

Kontrol horrek saihesten du beste edonork gure datuen erabileraren bidez gure intimitateari, eskubideei eta oinarrizko askatasunei eragiten dien informazioa izatea.

Datuak babesteko eskubidea Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluan dago jasota: Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea bermatzeko eta haien eskubideak erabat baliatzeko.

Araudia eta DBD

Erreglamendua (EB) 2016/679

El Datuak babesteko erregelamendu orokorra (DBEO) Europar Batasun osoan zuzenean aplikatzen den araudia da. Horren bidez pertsona fisikoak bere datu pertsonalen tratamendutik eta zirkulazio asketik babesten dira. BAOhttps://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

3/2018 Lege organikoa, abenduaren 5ekoa

Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak estatu mailako legea da, horren bidez ordenamendu juridiko nazionala Europako araudira egokitzen du eta herritarren eskubide digitalak bermatzen ditu. BAO: https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf

Abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena

Abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena, Eusko Legebiltzarren legea da, zeinaren helburua baita Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu behar den araudiaren antolamendua eta funtzionamendua egokitzea lege-arau hauen aurreikuspenetara: 2016/679 (EB) Erregelamendua; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/01/e24_0003.pdf

DATU-BABESAREN ARLOKO ESKUBIDEAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAN (BFA)

Pertsona fisikoek datuak babesteko eskubideaz balia daitezke honako hauek aurkeztuta:

  • Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiko datuak babesteko ordezkariari
  • Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan

Eskubideak zuzenean eta doan balia ditzake pertsonak berak edo ordezkari edo pertsona boluntario baten bidez.

Datu Pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa

Zertan datza erregistroak?

Bizkaiko Foru Aldundiak datu pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa (TJE) argitaratu du. TJEa inbentario bat da. Bertan Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuak, prestazioak edo jarduerak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak jasotzen dira, Bizkaiko Foru Aldundiko sail bakoitzak datu horiei ematen dien erabilerari buruzko informazio osoarekin batera.

Foru TJEa BFAren betebehar legala da, datu pertsonalak erabiltzeko herri administrazio erantzule den heinean. Erregistroa hurrengo hauen arabera sortzen, eguneratzen eta berrikusten da.

  • Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamendua (30. artikulua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra)
  • 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (Datuak Babesteko Lege Organikoaren 31. eta 77. artikuluak)

Herritarrek TJEa eskuratu dezakete bitarteko elektronikoen bidez, webgunean, eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren (DBEA) esku jarriko da, gai horretan eskumena duen kontrol agintaritza.

Informazio gehiago bizkaia.eus-en