o

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Euskal eragileen arteko lankidetzak sustatzeko elkargunea

Nork: Xabi Murua
image

Bizkaiako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Euskara Zuzendaritza euskararen erabilera biziberritzeko eta finkatzeko lanean ari da gizarteko hainbat esparrutan, zehazki, euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten eragileei laguntza emanez.

Euskara Zuzendaritzak, euskarazko jardueren eta zerbitzuen eskaintzaren ezagutza eta komunikazioa hobetzeko beharraren aurrean, ekosistema ekintzaileari erronka bat jartzea erabaki du GovTech Bizkaia programaren bidez. Euskalgintza ari diren eragile askok era guztietako jarduerak antolatzen dituzte, txikitik etengabe eragiten. Batzuk sarean lan egiten duten arren, jarduera eskaintza sakabanatua dago Bizkaia osoan, eta haietako batzuek oihartzun asko badute ere, ez da modu eraginkorrean iristen Bizkaiko gizarte guztira. Era berean, inoiz ez dute espazio digital komunik izan eskaintzari buruzko informazioa modu egituratu eta eskuragarrian integratzeko eta ezagutarazteko, bai eragileentzat beraientzat, bai azken erabiltzaileentzat.

Hori dela eta, JOSI elkargunea egituratzen hasi da Euskara Zuzendaritza. Bizkaiko eragileek dituzten ideia-proposamenak kontutan izanda, binaka elkarren arteko laguntza eta eragina garatu dute, lankidetza-fitxak sortu eta elkarren arteko kolaborazioa sustatzen hasi. Aurrez aurreko saioan, proiektuak zehazten hasi dira, eta ideiak eraldatzeko eta lurreratzeko bilerak egiten hasi. Topaketa honek, atariarekin batera, Bizkaiko gizartean euskararen erabilera sustatzen eta dinamizatzen laguntzen duten pertsona eta eragile guztien arteko loturak ezartzeko eta elkarlana indartzeko aukera eman du.