o

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

JOSI Bizkaia eta euskerea

Nork: Xabi Murua
image

2024. urtean jaio zen proiektua bada ere,  “JOSI, Bizkaia eta euskerea” izena aurten ezarri zaio.  JOSIk Bizkaian euskalgintzan ari diren eragileen elkargune eta plataforma izan nahi du. Lehengo urteko hastapenetatik indartu, zabaldu eta eraginkorrak izango diren lankidetza-proiektuak eratzeko tresna izan nahi du. Horretarako, jardunaldi irekiak, lankidetza-saioak eta atari digitala izango ditugu, ideiak sortu, partekatu eta lankidetza-proiektuak sortzera bideratuta egongo direnak.

Hori dela eta, hilaren 25ean Euskara Etxean “JOSI, Bizkaia eta euskerea” proiektuaren aurkezpena egingo da eta 2025ean egingo diren ekintza eta planari buruzko argibideak emango dira. JOSIren 2025. urteko plangintzari jardunaldiak emango dio hasiera, eta hurrengo hilabeteetan deialdi ezberdinak egingo dira, eragile arteko ideia-proiektuak diseinatu, eratu eta sustatzeko asmoz. Euskalgintzaren haria katebegi bihurtu eta sarea elkarrekin josi dezagun, euskereatik geuretzako.

Proiektuaren misioa argia da: Euskalgintza ari diren eragile askok era guztietako jarduerak antolatzen dituzte, txikitik etengabe eragiten. Baina batzuk sarean lan egiten duten arren, jarduera eskaintza sakabanatua dago Bizkaia osoan, eta haietako batzuek oihartzun asko badute ere, ez da modu eraginkorrean iristen Bizkaiko gizarte osora. Horretarako jaio zen JOSI, daude jarduerak eta lankidetza-proiektu berriak saretzeko elkargune izateko helburuarekin.